XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IKERLAN Teknologi Ikertegiak 20 urte bete zituen 1994an.

IKERLANek nazioarteko proiekzioa lortu du Europako Batasunaren I+G programetan lan eginez; horrela, Europako industriaren lehiakortasuna hobetzen lagundu du, produkzio-sistema eta produktuetan aurrerapen teknologikoak bultzatuz.

IKERLAN herri honetan ikerketarako dagoen azpiegituraren parte da, eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du, baita osagarri gisa Gobernu Zentralaren (CICYT) eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere.

Gaur egun, IKERLAN ikertegi aditua da Mekatronikan (mekanika, elektronika eta informatikako teknologien konbinazio edo bateratzeari Mekatronika izena eman zioten Japonian), eta hiru sail operatibotan banaturik dago: Elektronika eta Sistemak, Diseinu eta Produkzioko Teknologiak eta Energia. Horrezaz gain, enpresa guztietan bezala, IKERLANeko zerbitzu-atalak daude: marketing-a, giza baliabideak, etab.

IKERLAN, zerbitzu-kooperatiba gisa eratua, 1974an sortu zuten MCC-Arrasate Kooperatiba-Korporazioko enpresek.

2. MIKROPLANAREN NONDIK NORAKOAK

2.1. Helburua

Helburua IKERLANen euskararen erabilpena sustatzea da, bai maila formalean eta informalean, bai ahoz eta idatziz, barne- nahiz kanpo-harremanetan. Hortaz, euskara, ahal den guztietan, lan-hizkuntza izatea da helburua.

2.2. Baliabideak

Bi baliabide-mota bereiziko ditugu:

PERTSONALAK

Baliabide pertsonalen arloan, ondorengo hauek dira nagusienak:

- Komunikazio-zirkuluak. Plan honen euskarririk funtsezkoenak: horiek ongi antolatu eta bideratzea ezinbestekoa da. IKERLANen euskara sustatzeko proiektuan parte hartzea, motibazioa eta trebakuntza dira saio hauen helburuak.

- Laneko interbentzioak. Hiru motatakoak garatu dituzte IKERLANen:

- Itzulpenak. Orain arte eskatutako itzulpenak laburrak izan dira, orrialde bat baino gutxiagokoak, gehienetan.